Arrasateko EH Bilduren lagunak manifestazio nazionalean izan dira

0
2634

Argazkiak: Euskal Herria Bildu.

Arrasatetik autobusak antolatu ziren, eta manifestazioa larunbatean egin zen Bilbon ‘Euskal Herria defendatu’ goiburuarekin.

Antolatzaileen arabera, denera 40.000 herritar baino gehiagok hartu zuten parte mobilizazioan, hiru helbururekin:

“Bloke erreakzionarioari aurre egin eta Euskal Herriari bidea irekitzeko. Badatorren Euskal Herria defendatzeko”.

Arrasateko EH Bilduk azpimarratu zuen “Bilboko kaleak bete ditugula badatorren Euskal Herria defendatzeko”.

Koalizioak adierazi zuenez “hauteskunde kanpaina baten baitan Euskal Herrian inoiz egin den ekitaldi politikorik handiena izan” zen.

Arnaldo Otegi Mondragon ordezkariak adierazi zuen “bloke erreakzionarioari jipoi demokratiko bat ematea tokatzen zaigu, eta Euskal Herriak egin egingo du”.

Halaber lider independentistak azpimarratu zuen “erabakigarriak izan behar dugula berriro, eta indartsuagoak izan”.

“Itxaropena gobernatzen dugu. Gure botoak erabakigarriak izan behar dira PPko eta Voxeko faxistei gaua izorratzeko, gure ametsak beren amesgaiztoa direlako. Ez gara etsipena kudeatzera etorri, itxaropena gobernatzera baizik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen