Adjudikazioa lortuko duen enpresak egungo zerbitzuaren eskaintzari eutsi beharko dio, eta kontratua printzipioz bost urterako izango da. Halaber, bost ibilgailu izan beharko ditu erabilgai, eta Udalbatzak 1’1 milioko aurrekontua onartu du zerbitzura urteko zuzentzeko.
Udalbatzarrak ontzat eman zuen herribus zerbitzua kontratatzeko baldintzen agirien zerrenda.
Hauek dira Udalak zerbitzua eskainiko duen enpresari jarriko dizkion baldintza orokorrak:
Gaur egungo zerbitzuari eutsi beharko dio, hau da, lehen, bigarren eta hirugarren linea murriztua. Halaber, egungo derrigorrezko zerbitzu bereziak mantendu beharko ditu, tartean: Institutoa goizean, Domu Santu eguna, Jubilatuen eguna eta Mugikortasun Astea. Zenbait azterketa aurkeztu beharko ditu.
Printzipioz 5 urteko kontratua betetzea, urteka luzagarri, gehienez 10 urtera arte, eta Mugi sisteman jarraitzea.
Enpresak 5 ibilgailu izan beharko ditu erabiltzeko prest, ibilgailu bakoitzak gehienez 3 urteko antzinatasuna izatea kontratuaren hasieran.
Hala bermatu ahalko da linea bakoitzean orduko bi bidaia eskaintzea, eta ‘Herribus tarifa 3’ aplikatu beharko da, hots, MUGI sistemako tarifa ekonomikoena.
Kontratistaren orain arteko sarrera ekonomikoak urteko kanona, billetajea, Mugi sarrerak eta egokitze sarrerak izan dira.
Zerbitzuaren aurrekontuari dagokionez, lizitazio oinarria 1.159.579’95 eurokoa izango da (BEZ zerga barne).
Osoko Bilkurak aho batez onartu zituen baldintza hauek, eta ondorioz Udala lizitazio prozedura irekitzekoa da, interesa duten enpresek euren proposamena aurkeztu diezioten.




