Leintz Eskola Kirolak asteburuko lehen topaketak egingo ditu Aretxabaletan

0
1021

Leintz Eskola Kirolak ikasturteko asteburuetako ekintzei ekingo die larunbat honetan, urriaren 24an, JOLASHEZIko eta eskaladako topaketekin. Antolatzaileek bailarako ikasleak parte hartzera animatu dituzte.

Alde batetik, LH 1. eta 2. mailako ikasleek JOLASHEZIko ikasturteko lehen topaketa izango dute Aretxabaletan, 10:00etatik 11:30era. Bestetik, LH 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek eskaladako topaketa egingo dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko boulderrean.

Izen-emateari dagokionez, JOLASHEZIko jardueran parte hartzeko azken eguna bihar izango da, eta eskaladako topaketan izena emateko epea gaur amaituko da.

Bestalde, LH 3. eta 6. mailen arteko ikasleak hainbat jolas lantzen aritu dira saioetan, hala nola ezagutza eta kooperazio-jolasak. Urriaren 26tik aurrera, eskubaloia lantzen hasiko dira hiru astez. Horren ostean, azaroaren 7an eta 14an topaketak eta txapelketak izango dituzte.

Leintz Eskola Kirolak bailarako ikasle guztiak animatu ditu jardueretan parte hartzera eta kirolaz gozatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen