“Etxeko lanean eta zaintzan indarkeria aitortzeko eta gelditzeko gakoak” landuko dira jardueran, ZainSare egitasmoaren baitan. Urriaren 23an izango da Grupo SSIren Arrasateko egoitzan, eta izen-ematea zabalik dago.
Argazkia: MB artxiboa.
Hain zuzen, jarduera honek eskainiko ditu zaintzaren eta etxeko lanen esparruan egon daitezkeen indarkeria egoerak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko gakoak.
Topaketa arratsaldeko 16:00etatik 17:30era bitartean egingo da, Grupo SSIren egoitzan (Iturriotz kalea, 21). “Ekimena bereziki etxeko eta zaintzako langileentzat bideratuta dago”.
Jardueran izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Judit Garcíarekin jar daiteke harremanetan 747 42 58 56 mugikor zenbakira deituz.
Ekimen hau ZainSare Gunea izeneko programakoa da, hau da, Udalak iaz, Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren laguntzaz, modu esperimentalean abiatutako programa.
Udal-baliabide horrek “informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen dizkie etxeko eta zaintzako langileak kontratatzen dituzten edo kontratatu nahi dituzten pertsonei, baita sektorean lan egiten duten edo lan egin nahi duten langileei ere”.
Zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste,”kontratazioei buruzko aholkularitza, eskura dauden baliabideen inguruko informazioa, eskubide eta betebeharren inguruko orientazioa eta etxeko eta zaintzako langileen eta enplegatzaileen arteko eskaintza-eskariaren arteko lotura”.
Oro har, programaren helburuak dira “zaintza-lanak balioan jartzea da, baita zaintzako langileak zaindu eta babesa ematea ere”.




