Mundukide Lasterketa Solidarioa eginda, oraindik bada laguntzeko aukera

0
2331

Korrikalari, ibiltari, Arrasateko eta Debagoieneko familia, eta Euskal Herriko 30 bat kooperatibatako bazkide ugarik hartu dute parte lasterketan. Aurtengo goiburua ‘Elkartasuna gara’ izan da, tartean Atholen eskainitako bi zumba saiorekin eta kirolari egokituaren parte-hartzearekin. Mundukidek parte-hartzaile guztiak gonbidatzen ditu, bakoitzak ekonomikoki ahal duen neurrian, BIZUM bidez ekarpena egitera, 00989 zenbakira, bere lana bultzatzeko eta pertsona gehiagorengana iristeko. Norbanako gisa bazkide egiteko aukera ere badago, mundukide.org webgunean.

Argazkiak: Mundukide Fundazioa.

Mundukide Fundazioaren Lasterketa Solidarioaren (MLS) XI. edizioa ospatu zen Urkulun atzo. Denera, 400 lagun inguruk hartu zuten parte.

Goizean haur eta gazteen lasterketak, oinezkoen eta Nordic walkinga, eta X3 lasterketa jokatu zen.

30 bat kooperatiba eta erakundetako hainbat bazkide aritu ziren: Abantail, Arizmendi Ikastola, Athlon, Ausolan, Copreci, Dikar, Emun, Enea, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electrónica, Galbaian, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, Lagun Aro, Lana, LKS Next, Mondragon Assembly, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Onnera Group, Orbea, Osarten, Tazebaez, Ulma, Ulma Agrícola, Ulma Construcción eta Mundukide.

Jardunaldi osoan, Afrikako, Brasilgo, Kolonbiako eta Ekuadorko musika entzun zen, Mundukidek lan egiten duen herrialdeen oihartzun.

Aurtengo leloa ‘Elkartasuna gara’ izan da, eta beste berrikuntza bat Athlon kooperatibak eskainitako bi zumba saio gidatuak izan ziren, bai oinezkoen bai X3rako beroketa gisa.

Kirol egokituak ere bere tartea izan du: Bizi Hadi taldeak kirolari egokituen bi talderekin hartu zuen parte, handbike-an eta X3an.

Itxiera ekitaldian, Mundukide Fundazioko zuzendari Itsaso Erretolatzaren hitzaldiaren ondoren, antolakuntzak omenaldia egin zien Ausolaneko Edurne Arteaga, Amparo Ibarguen eta Elena Arizpeletari, 2015etik edizio guztietan parte hartu dutelako.

Aginte makila pasatuz, Ulmak antolakuntza taldeko bere lekua utzi zion Mondragon Unibertsitateari. Hala, MUk datozen bi urteetan antolatuko du MLS, Copreci eta Athlonekin batera.

54 haur eta gaztek hartu zuten parte goizeko lasterketetan, bost kategoriatan. Guztiek jaso zuten domina oholtzan.

Mundukidek adierazi du berak “jasotzen duen babesa funtsezkoa dela Brasil, Ekuador, Kolonbia eta Mozambikeko tokiko erakundeekin kooperatibismoa, nekazaritza-garapena eta enplegua sustatzeko egiten duen lanerako”.

Fundazioak “20.000 nekazari familia laguntzen ditu eta 100.000 onuradunengana iristen da, 20 kooperatibarekin eta 60 talde eta elkarterekin elkarlanean”.

“2025ean, lagundutako nekazari eta kooperatibek 3,6 milioi euroko diru-sarrera gehigarriak sortu zituzten, eta komunitateetan geratzen dira”.

“Zuek ematen diguzue indarra munduan gehien behar dutenengana iristeko. Pertsonei laguntzen diegu, pertsonekin. Horregatik eskertzen dizuegu hemen egotea: inoiz baino gehiago behar gaituzte”, adierazi zuen Itsaso Erretolatza Arantzabal Mundukideko zuzendariak.

Nazioarteko kooperanteekin batera “bertako ia 50 lagun ere Mundukide taldekoak dira, eta guztion artean 20.000 familiaren parte-hartzea lortzen da”.

Mundukidek parte-hartzaile guztiak gonbidatzen ditu, bakoitzak ekonomikoki ahal duen neurrian, BIZUM bidez ekarpena egitera, 00989 zenbakira, bere lana bultzatzeko eta pertsona gehiagorengana iristeko. Norbanako gisa bazkide egiteko aukera ere badago, www.mundukide.org webgunean.

Mundukidek eskerrak eman nahi dizkie “babesle nagusia den Laboral Kutxari, parte-hartzaile guztiei buff bana oparitu zien RPKri eta sari eta zozketako babesleei (Arteaga, Columbus, Orbea Foundation, Dikar, 19.90 eta Eroski), baita Athlon, Copreci eta Ulma kooperatibei, Mondragon Unibertsitateari, Ausolani (urtero bezala, hornidura-guneaz arduratu baita), Bizi Hadi taldeari, Arrasate Atletismo Taldeari, Kronoaki, UDAri, Aretxabaletako Udalari, Aretxabaletako paellagileei, Etxaluze Baserriari, Angel Ayastui argazkilariari, Oier Zumarraga speakerrari, WCloc-i eta boluntario guztiei ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen