‘Oldarraldien aurrean, Euskal Herrian badugu alternatiba’ izeneko solasaldia egin da Irati Topalekuko terrazan.

Elkarrizketatzaile-lanetan Amaia Etxabe Goikoetxea aritu da, eta bere galderei erantzun diete Sortuko Idoia Zengotitabengoa Lakak eta Ernaiko Maddi Urruzuno Gartziak.
Elkarrizketa ardaztu da “testuinguru historiakoak dakartzan erronken eta horien aurrean Euskal Herrian ditugun aukeren inguruan”.

“Subiranotasunaz, nazio auziaz eta Euskal Herrian askatasunerako proiektu eraldatzaileaz” ere jardun dute ekitaldian.




