Egitasmoak aurreko ikasturtean izandako harrera kontuan hartuta, Txatxilipurdi elkarteak ”Basoan Jolasean” edizio berri bat jarriko du martxan.
Heziketa berdearen markoa oinarri izanik eta Santa Barbarako zein herriko naturgune ezberdinak baliatuz, ondorengo oinarri pedagogikoak lantzen jarraitu nahi dute.
- Heziketa berdearen markoa oinarri izanik eta Santa Barbarako zein herriko naturgune ezberdinak baliatuz, ondorengo oinarri pedagogikoak lantzen jarraitu nahi dute.
- Testuinguru naturalekiko hurbiltze zein esplorazioa.
- Ekoalfabetizazioaren sakontzea.
- Testuinguru naturalekiko sentsibilitatea eta hauekiko zaintzazko jarrera.
- Mugimendua eta jolas librea.
- Adimen emozionalean sakontzea.
Jarraian egitasmoaren inguruko informazio zehatza:
Datak: Guztira 20 saio
- Saioak ostegunetan izango dira.
- Udazkenekoa: Urriko lehen astetik hasita, azaroko azken astera arte (urriak 1-8-15-22-29 eta
- azaroak 5-12-19-26) – 9 saio.
- Udaberrikoa: Martxok lehen astetik hasita, maiatzeko azken astera arte (Martxoak 4-11-18,
- Apirilak 8-15-22-29 eta Maiatzak 6-13-20-27) – 11 saio.
Ordutegia: 16:45-18:45 (2 orduko saioak), ostegunetan.
Adina eta taldekatzeak: 25 plaza gehienez.
2015-2021 urteetan jaiotako haurrak.
Eguneko ekintza gidatua adinaren arabera berezitako bi taldetan banatuta egingo dugu. Osteko jolas librerako tartea, adin-artekoa izango da.
Eremua: Santa Barbarako naturgunea. Hilabetean behin, Arrasateko naturgune ezberdinak esploratzeko
aukera egongo da.
Prezioa
- Udazkenekoa: 40€
- Udaberrikoa: 60€
Ordainketa bi epetan egingo da:
- Irailean 40€ (udazkenekoa).
- Otsailean 60€ (udaberrikoa).
Izen ematea: Irailaren 7tik 18ra bitarte.
Izena emateko Txatxilipurdiko bulegoan edo jarraian dagoen estekan agertzen den galdetegia betez
https://erabili.liberaforms.org/basoan-jolasean-26-27
*Izen emateak hurrenkeraren arabera jasoko dira.
Harremanetarako: basoanjolasean@txatxilipurdi.eus // 943 79 54 46




