Jorge Arnaiz Rodríguezek udako argazki lehiaketan parte hartu du

0
2220

Jorge Arnaiz Rodríguezek Mondraberrik antolatutako udako argazki lehiaketan parte hartu du, Mata da Albergaria, Gerêsen (Portugal) ateratako argazki batekin.

Argazki egilearen arabera, leku ikaragarria da, urtegiz eta naturaz inguratuta. Inguruan urarekin lotutako hainbat jarduera egiteko aukera dago, baita mendi-ibilbide ugari oinez zein bizikletaz egiteko ere.

Horrez gain, inguruan ibaietako putzu eta bainatzeko gune ugari daudela nabarmendu du, eta eguna osatzeko ondo jateko aukera ugari ere badaudela.

Mata da Albergaria Peneda-Gerês Parke Nazionalaren barruan dago eta bertako harizti garrantzitsuenetako bat da. Gainera, Geira erromatarraren zati bat zeharkatzen du, zubi eta mugarri erromatarren aztarnekin. 

Zuk ere jada txapelketan parte hartu dezakezu, argazki bat, bi edo gehienez hiru mondraberri@gmail.com helbidera bidaliz. Emailean ondoko datuak jarri behar dira:

  • Argazki egilearen izen-abizenak
  • Kontakturako mobileko zenbakia
  • Argazkiak erakusten duen lekuaren izena
  • Esperientzia horri buruzko komentario bat

Argazkiaren gaia edozein izan daiteke, eta ezin da adimen artifizialik erabili. Irudiak argitara emango ditugu egunkari honetan, eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Epaimahaia argazkilaritzan adituak diren pertsonak osatuko dute. Saria bi pertsonendako afari goxo bat izango da, Udala auzoko Larrinetxe jatetxean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen