Arrasateko Udal Bibliotekak udako ordutegia izango du abuztuan

    0
    2314

    Arrasateko Udal Bibliotekak abuztuan ere ateak zabalik izango ditu, nahiz eta udako ordutegira egokituta. Horrela, erabiltzaileek funts bibliografikoak, irakurketa guneak eta ikasteko espazioak erabiltzen jarraitu ahal izango dituzte opor garaian. 

    Abuztuan, liburutegia astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta arratsaldez itxita egongo da. Bestalde, ikasteko gelak ohiko ordutegia mantenduko du, goizeko 09:00etatik gaueko 01:30era arte. 

    Auzoko Bibliotekak, berriz, abuztuan itxita egongo dira, eta irailaren 14an irekiko dituzte berriro ateak, ikasturtearen hasierarekin batera. 

    Horrez gain, Arrasateko Udal Bibliotekak bailarako gainerako liburutegiekin batera “Biblioporrak” gida banatzen ari da. Argitalpenak ia 50 liburu gomendio eta sei film biltzen ditu, haur, gazte eta helduentzako azken nobedadeekin. Gida bailarako udal liburutegietan eta haien webguneetan eskuratu daiteke. 

    Udal Bibliotekak gogorarazi du uda irakurketaz lasai gozatzeko garai aproposa dela, eta herritarrak oporretarako irakurgaiak aukeratzera eta liburutegira hurbiltzera gonbidatu ditu.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen