Argazkiak: Abaroa.
Elkarteko 112 pertsonak atzo goizean abiatu ziren Bizkaiko udalerrira, eta hamaiketakoa bertako jubilatuen zentroan egin zuten.
Ondoren bisita gidatua egin zuten San Severino parrokian, alde zaharrean, San Joan eliza-museoan eta Erdi Aroko zubian. Santa Clara Museoan ere izan ziren.
Eguerdi paretan denbora librea izan zuten, eta bazkaria San Roque jatetxean ospatu zuten. Bazkalostean dantzatzeko aukera izan zuten eta ondoren bueltako bidaiari ekin zioten.

Antolakuntza-batzordeak klubaren logotipoa zuen zapi bana oparitu ziela parte-hartzaile guztiei. Halaber, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete zentroko arduradunei.
Abaroak adierazi du zabalik jarraitzen duela irailaren 19tik 23ra Cádizera eta Pueblos Blancos-era egiteko txangorako izen-ematea.





