San Juan Jaietako Argazki Lehiaketako irabazleek jaso dituzte euren sariak

0
4293

Igande arratsaldean Kajoi Tabernan egindako ekitaldi xume batean banatu zituen Artgazki, Arrasateko Argazki Elkarteak aurtengo San Juan Jaietako lehiaketako sariak. «Sua» izeneko argazkiarekin Miguel Angel Puenterentzat izan zen lehen saria, Antonio Murillok eraman zuen bigarrena «bero» izeneko lanarekin eta Daniel Ezpeletaren «Erraldoiak lotan»-ek osatu zuen podiuma. Oier Larrañagak, bestalde, argazki originala saria eraman zuen «Euritan dantzan» argazkiarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen