Miguel Angel Puentek irabazi du San Juan Jaietako Argazki Lehiaketa

0
4240

Txapeldunordea Antonio Murillo izan da, eta hirugarren postua Danel Ezpeletarentzat izan da. Argazki orijinalenaren saria Oier Larrañagak irabazi du.

Artgazkik antolatu du aurten ere lehiaketa, eta adierazi du sarituak erabakitzea ez dela erraza izan. Alabaina, “eztabaida zail baten ondoren” hauek izan dira sarituak:

Lehen saria, Miguel Ángel Puente, ‘Sua’ argazkia [goiko argazkia]

Bigarren saria, Antonio Murillo, ‘Bero’ argazkia:

Hirugarren saria, Danel Ezpeleta, ‘Erraldoiak lotan’ argazkia:

Argazki orijinalenaren saria, Oier Larrañaga, ‘Euritan dantzan’ argazkia:

Gainontzeko parte-hartzaileen argazkiak hemen klikatuz ikus daitezke. Sari banaketa igande honetan, uztailaren 5ean izango da 19:00etan Kajoi tabernan.

Artgazki eskertuta azaldu da adieraziz “eskerrik asko partehartzaile, epaimahaikide, laguntzaile eta antolatzaileei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen