‘Hauspoa eta tunela’ dokumentalak Arrasateko trikitixa ere biziagotu du euripean

0
2711

Ikus-entzunezkoak funtsean trikitixa izeneko euskal musikaren jatorria azaltzen du, eta gaurko ekitaldian zenbait kultur emanaldi izan dira, Gorka Hermosa, Zumarragako Trikitixa (tartean, Kepa eta Kenare Urteaga), Arrasateko Trikitixa Eskola, Maixa Lizarribar, Ines Osinaga, Irati Gutierrez eta Txikitxu-Arrostaitzen eskutik, besteak beste. Halaber, Kepa Junkerari aitortza egin zaio.

2026ko Sanjoanetako egitarauaren baitan, ‘Hauspoa eta tunela’ jendaurrean aurkeztu da gaur gauean Monterronen.

Ikus-entzuleek harmailak ia erabat bete dituzte, eta simirimiria bota duen arren, publikoak bertan jarraitu du emanaldiari adi.

Dokumentalak funtsean adierazten du trikitixa izeneko musikak Zumarragan duela jatorria, eta bere bilakaera azaltzen du adituen hitzak tartekatuz. Horretarako, Iñaki Pinedok ere zuzendari-lanak egin zituen.

Gaurko ekitaldian Maider Osak egin ditu aurkezpen-lanak eta goian aipaturiko lagunez gain, ondokoek ere parte hartu dute: Zumarragako Trikitixako Migelin Urteagak, Ttakun txalaparta taldeak, Isabel Kirze irrintzilariak, eta Iñaki Barrena zein Garikoitz Mendizabal txistulariek.

Zenbait une hunkigarri izan dira eta esaterako Kepa Junkerari omenaldia egin zaio, bera bertan izanda, bere inguruko abestien popurri bat eskainiz.

Publikoak txaloaldi beroa eta luzea eskaini die dokumentalari eta gaurko emanaldiari. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen