Atzo arratsaldean, 19:00etan, ur-puzgarriak jarri zituzten Zaldibarren, hasiera batean aurreikusita zegoen motoen freestyle ikuskizuna bertan behera geratu ostean. Antolatzaileek jakinarazi zutenez, ikuskizuna arrazoi pertsonalengatik bertan behera utzi behar izan zuten.
Freestyle emanaldiaren ordez, 10 urtetik gorako gazteei zuzendutako ur-puzgarriak antolatu zituzten. Eguraldi beroak lagunduta, gazte ugari bertaratu zen Zaldibarrera beroari aurre egin eta jardueraz gozatzeko. Uretako atrakzioek arratsalde osoan giro aparta sortu zuten.







