Sanjoanetako egitaraua gaurkotuta

0
3658

Saparen ondoriozko alerta gorria kontuan hartuta, Udalak zenbait eragilerekin elkarlanean, ekitaldi batzuetarako egokitzapenak egin behar izan ditu. Txosnaguneko batzuetan esaterako ordu aldaketak izan dira. Ondorengo egitarauan negritaz agertzen diren hitzak aipaturiko egokitzapen guztiei dagozkie.

Irudiak: Arrasateko Udala.

Jaietan zehar:

SAN JUAN JAIAK XI. ARGAZKI LEHIAKETA, Artgazki elkarteak antolatuta.

Ekainak 23, San Joan bezpera:

12:00etan Txosna batzordeak antolatuta, txosnen irekiera eta pregoia

12:00etatik 14:00etara UR-PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBARREN

14:30ean Gazte BAZKARI Herrikoia AZOKAN. Txosna batzordeak antolatuta

16:00etatik 19:00etara UR-PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBARREN

16:30ean ETXAFLEROAK Herriko plazatik

17:00etan TXOPOPOTEOA Uarkapetik hasita Herriko plazara arte IZENBARIKUAK txarangaren laguntzarekin

18:00etan Herriko plazan MAKALA jasotzea

18:00etan KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin

18:30ean DISKOFESTA txikientzat ZALDIBARKO HAUR-PARKEAN ESNA GAZTErekin

19:30ean San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA

21:00etan ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute. Errementari dantzan zehar 2 geldialdi gehitu dira dantzariak hidratatu eta atseden hartzeko

Iluntzean herrian zehar edota landa-auzoetan egin ohi diren San Juan suak debekatu ditu Udalak, sute arriskuagatiko alerta horiagatik, Herriko plaza Nagusiko San Juanen sua izan ezik

22:30ean SAN JUAN SUA Herriko plazan

23:15ean Kulturolan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta

00:00etan ERROMERIA txosnagunean Zatekeen taldearekin. Ondoren, Dj 13 eta 12

Ekainak 24, San Joan eguna:

8:30ean DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etan San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA

11:00etan Arrasateko ERRALDOIEN ETA KILIKIEN KONPARTSAren KALEJIRA

11:00etan Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin

12:00etatik 14:00etara UR-PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBAR frontoian

12:15ean Herriko plazan ohorezko AURRESKUA eta San Juan ZORTZIKOA

12:30ean eta Abaroan egin ohi den omenaldia, BERTAN BEHERA UTZI DA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIENTZAKO OMENALDIA. Datozen asteetan hitzordu berri bat zehaztuko da

13:00etan San Frantziskon KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin. Beraz, kontzertua ez da Monterronen egingo

16:00etatik 19:00etara UR-PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBAR frontoian

19:00etan Dj Kaktus egongo da txosnagunean, haur eta helduentzat bideratuta

19:00etan KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar GARIN BAND taldearekin

20:30ean KONTZERTUA txosnagunean NEBAR taldearekin

21:30ean KONTZERTUA txosnagunean BIDELAPURRAK taldearekin

19:30ean ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA BERTAN BEHERA UTZI DA, antolatzaileek hala eskatuta eta Udalak egoki baloratuta. Aurretiaz sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Datozen egunetan jakinaraziko da noiz eta nola

21:00etan Biteri plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera

23:00etan SU ARTIFIZIAL EMANALDIA bertan behera geratu da sute arriskuagatik.

23:15ean Monterron parkean FILLAS DE CASSANDRA taldearen KONTZERTUA

23:15ean Herriko plazan OXABIrekin, DANTZALDIA

Ekainak 25, Haurren eta Gaztetxoen Festa Eguna:

8:30ean DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etatik 18:00etara GAZTELARU Zaldibarren (euriarekin Kulturolako arkupean): 11:00 Gazte kedada Zaldibarren; 11:30 Goizeko ekintzen hasiera: itxuraldatze tailerra, jolas erraldoiak eta Guk ein, guk jan bazkariaren prestaketa; 14:30 Guk ein, guk jan bazkaria; 16:00 Sorginak neska gaztien kontzertua; eta 17:00 DJ Putzu pintxada kolektiboa

11:00etatik 18:00etara EGUZKILARU: Monterron parkean: tirolina, eskalada, ur bideak, kutxa dorrea, 0-4 urtekoentzako gunea, jolas erraldoiak, zuhaitzetatik zintzilik eta 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots

EGUZKILARU: Biteri plazan: Puzgarria, ohe elastikoak, aurpegi margoketa, sormen txokoa…, 13:00etan Eguzkilaruren etorrera eta makalaren igoera, eta 13:30ean Apar festa

12:00etan TRIKITILARIekin eta TXISTULARIekin KALEJIRA

12:00etan Portaloian “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa

12:30ean BERTSO JAIALDIA Arotz plazan AED-k antolatuta. Bertsotan: Irantzu Idoate Funosas, Etxahun Lekue Etxebarria, Joanes Illarregi Marzol eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Gai jartzailea Olatz Zuazubiskar Iñarra

12:30ean Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA

13:00etan KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin

14:30ean “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA Portaloian. Udalak sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat

16:00etatik 18:00etara “Zeuk iñ zeuk jan” bazkariaren ondoren Bazkalostea Portaloian Joxe Mendizabal soinujoleak girotuta

18:00etan Txosna batzordeak antolatuta Palestinar herriaren aldeko argazki herrikoia Portaloian eta ondoren karropoteoa

18:30ean ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA. Antolatzailea: Bergarako zezenak

19:00etan PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna Monterronen

22:00etan KONTZERTUAK txosnagunean BELE, MARUXAK eta BRIGADE LOCO taldeekin

22:30ean Herriko plazan OIHAN VEGArekin DISKOFESTA

Ekainak 26, ostirala:

8:30ean DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etan Arrasateko ERRALDOIEN ETA KILIKIEN KONPARTSAREN kalejira

12:00etan Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin

19:00etan BERTAN BEHERA GERATU DA ROLLER, BMX ETA SCOOTERREN FREESTYLE SHOWA. Bere ordez ur-puzgarriak izango dira, 10 urtetik gorakoentzat

20:00etan KONTZERTUA Herriko plazan: LA PERRA BLANCO

22:00etan KONTZERTUA txosnagunean: ETXEPE, LA TXAMA eta MERINA GRIS

Ekainak 27, larunbata:

22:30ean KONTZERTUA eta “HAUSPOA eta TUNELA” dokumentala MONTERRON parkean. GORKA HERMOSA hainbat talde eta bakarlarien laguntzarekin: Zumarragako Trikitixa, Garikoitz Mendizabal,Iñaki Barrena, Ines Osinaga, Maixa Lizarribar, Irati Gutierrez, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Trikitixa Eskola, Ttakun eta Kepa Junkera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen