Zailtasunak zailtasun arrakasta handiarekin larunbatean ospatutako Gazte Olinpiaden balorazioa egin du antolakuntzak hedabideei igorritako ohar batean. Orokorrean gustura eta esker oneko agertzen dira parte hartzaile, Udala eta borondatez aritu ziren laguntzaileekin, baina, era berean, euren kezka eta ezinegona ere plazaratu dute festaren ondoren aurkitutako zikinkeria izugarriarekin, bereziki edari eta latengatik. Alo honetan, hurrengo urterako neurriak hartuko direla iragarri dute. Jarraian irakur daiteke Gazte Olinpiaden antolatzaileek egunaz egindako irakurketa.
Aurtengo Gazte Olinpiadak ez ditxugu erraz ahaztuko. Hasteko, egunien ziher euki ahal giñuen ustekabe konplikauenakin aurkitu gitzen: kondizio metereologikuak eragindako alertagatik, goixeko 11etan abixua jaso eta arratsaldeko Monterroneko ekintza danak (txosnako barrak, finala eta kontzertuak) goitik behera moldatu behar izan genitxun eta Herriko Plazan zerotik hasitxa montau. Nahiz eta honek monetuan tentsiño haundixa sortu, guztiz ulertzen dou Udaletik jasotako mezua, eta honen aurrian, Andoni eta Kepa zinegotzixek izandako jarrera eta emandako askatasuna eskertu nahi dogu. Une horretan elkarlana ezinbestekua izan zan eta, horri esker, eguna aurrera ateratzia lortu giñun.
Bestetik, argi utzi nahi dogu barrak zerbitzu bat emuteko montetan diela eta ez dirua lortzeko helburuz, beraz bertatik lortzen dan dirua hurrengo urteko olinpiadak hobetzeko inbertiruten dogula plazaratu nahi dogu. Ulertzen dogu zuen latak eta edarixak ekartzia, eta ez gauz horren aurka, baina ez da onargarrixa herriko guniak horren zikin uztia eta garbiketa antolakuntzan esku geratzia. Hurrengo urterako, zentzu honetan, neurrixak hartuko die.
Baina mezu hau ezin dou zapore txarraz amaitxu, eskerrak emuteko arrazoi pilo bat daukoeulako. Eskerrik asko Mikel ta Nagore aurtengo ediziñuai musikia jartziagatik. Eskerrik asko barretan laguntzen ibili ziñeten danoi: Paula, Paula, Miri, Izar, Ainhoa, Zezi, Basterra, Haizea, Maci, Iñi, Urze, Iña, Orma, Tito, Lorea, Martxel, Joistik, Arripu, Txarli, Ziara, Larra, Esti, Mendi, Caz, Uxu, Mai, Irene, Leire, Nahia, Malen, Eider, Aitor, Odei, Barren, Kepa, Galarza, Iñigo, Unai, Izar eta Amalur. Esker berezi bat “Aurten bai” kuadrilliai, barran desmontajian laguntziagatik eta, zela ez, eskerrik asko jokuetan laguntzen egon ziñetenoi. Eskerrik asko baitxa argazkilari, bideogile, gaitero, txaranga, teknikari, eta musika taldiei.
Gure eskerrik beruenak urtero gure bidelagun izaten dien Arrasateko Rugby Taldeko kidiei, plazerra da beti zuen eskutik jutia.
Eta amaitzeko, eskerrik asko parte hartzaile bakoitzai, ez dakizue ze politxa dan gure herrixa hain bizirik ikustia.
Beste barik, hurrengo urtien be zuok danok bertan ikusteko desietan gaz. Bitxartien, disfrutau aurtengo San Juanak! Gora Arrasate, Gora San Juanak, eta gora zuek!






