Jai egitaraua, elkarlanaren fruitu, herriarentzat freskagarri eta pizgarri

0
1725

Arrasateren erritmoa Olinpiadekin bizkortu egingo da larunbat honetan, eta ekainaren 23tik 27ra ohitura zaharrak berritu egingo dira. Jaiak pertsona ugariren gozagarri, baita hainbatentzako lan-iturri ere, sargoriari aurre eginda, herriaren egunerokotasuna eraldatuko du. Honatx bihartik aurrerako ekitaldi sorta.

Irudia: MB artxiboa.

Ekainak 19, ostirala:

18:30ean Amaia Antzokian Arrasate Musikalen ikasturte bukaerako KONTZERTUA

21:30ean EUSKAL KANTUEN GAUA Herriko plazan (euriarekin Uarkapen) SEI PISTOLS ETA TRABUKO BAT taldearekin

Ekainak 20, larunbata:

9:00etan Seber Altube plazan hileroko III. larunbateko baserritarren azoka

9:30ean Olinpiadei hasiera emateko GOSARI herrikoia Kondekuan

10:00etan Gosaria amaitzean, DIANA Kondekuan hasita Zaldibarreraino ARRASATEKO GAITEROEKIN

10:45ean Aurreko urteko irabazleen eskutik PREGOIA eta kuadrilen kontrola/asistentzia

11:00etan Biteri, Zaldibar, Kondekua eta Herriko plazan jokuen hasiera

14:30/15:00 Bi txandatan banatutako bazkaria – Arrasateko Rugby Taldearen eskutik 3. denbora

17:00etan Zaldibarren eta Biterin gazte olinpiaden final laurdeneko jokuen hasiera

18:00etan Gazte Olinpiaden final-erdia Zaldibarren

19:15ean Gazte olinpiaden finalerantz bidean KALEJIRA Zaldibarretik Monterronera Lazkao Txiki txarangarekin

19:30ean Gazte olinpiaden FINALA eta ondoren sari banaketa MONTERRONen

21:00etan KONTZERTUAK Monterron parkean FITOSKINS eta GOZATEGI taldeekin

Ekainak 21, igandea:

11:30ean San Juan jaietara ONGI ETORRIA emateko ekitaldia. Iazko ekainetik hona jaiotako arrasatear txikiei, Udaletxeko Pleno aretoan ongi etorria emango zaie, jaietako zapi txikia jarriz. Ondoren, ARGAZKI BATERATUA ATERATZEA Erraldoiekin batera Udaletxe aurrean

12:30ean DANTZALDI ERROMERIA IBILTARIA Ein GO taldearekin

Ekainak 23, San Joan bezpera:

12:00etan Txosna batzordeak antolatuta, txosnen irekiera eta pregoia

12:00etatik 14:00etara PUZGARRIAK ume eta gazteentzat BITERI plazan

14:30ean Gazte BAZKARI Herrikoia Uarkape pilotalekuan. Txosna batzordeak antolatuta

16:00etatik 19:00etara PUZGARRIAK ume eta gazteentzat BITERI plazan

16:30ean ETXAFLEROAK Herriko plazatik

17:00etan TXOPOPOTEOA Uarkapetik hasita Herriko plazara arte IZENBARIKUAK txarangaren laguntzarekin

18:00etan Herriko plazan MAKALA jasotzea

18:00etan KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin

18:30ean DISKOFESTA txikientzat Seber Altube plazan ESNA GAZTErekin

19:30ean San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA

21:00etan ERREMENTARI DANTZA Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute

22:30ean SAN JUAN SUA Herriko plazan

23:15ean Kulturolan hasita eta herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN TANBORRADA. SUDCek antolatuta

00:00etan ERROMERIA txosnagunean Zatekeen taldearekin. Ondoren, Dj 13 eta 12

Ekainak 24, San Joan eguna:

8:30ean DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Ibilbidea: Erdiko kale, Kanpantorpea, Zerkaosteta eta J.Mª Arizmendiarrieta plaza. Gero zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etan San Juan Bataiatzailearen parrokian, MEZA NAGUSIA

11:00etan Arrasateko ERRALDOIEN ETA KILIKIEN KONPARTSAren KALEJIRA

11:00etan Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA. 11:30ean Seber Altube plazan elkartuko dira Konpartsa eta Gaiteroekin

12:00etatik 14:00etara PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBAR frontoian

12:15ean Herriko plazan ohorezko AURRESKUA eta San Juan ZORTZIKOA

12:30ean Etxaluzen (Abaroa) OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI

13:00etan Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin

16:00etatik 19:00etara PUZGARRIAK ume eta gazteentzat ZALDIBAR frontoian

18:00etan Dj Kaktus egongo da txosnagunean, haur eta helduentzat bideratuta

19:00etan KALEJIRA erdiguneko kaleetan zehar GARIN BAND taldearekin

19:30ean KONTZERTUAK txosnagunean NEBAR eta BIDELAPURRAK taldeekin

19:30ean ERREKORTADOREEN ERAKUSTALDIA zezen plazan

21:00etan Biteri plazan DRAGOI JANA. Plazan erretako dragoia hantxe bertan dastatzeko aukera

23:00etan Santa Barbaratik SU ARTIFIZIALak, Vulcano pirotekniaren eskutik

23:15ean Monterron parkean FILLAS DE CASSANDRA taldearen KONTZERTUA

23:15ean Herriko plazan OXABIrekin, DANTZALDIA

Ekainak 25, Haurren eta Gaztetxoen Festa Eguna:

8:30ean DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etatik 18:00etara GAZTELARU Zaldibarren (euriarekin Kulturolako arkupean): 11:00 Gazte kedada Zaldibarren; 11:30 Goizeko ekintzen hasiera: itxuraldatze tailerra, jolas erraldoiak eta Guk ein, guk jan bazkariaren prestaketa; 14:30 Guk ein, guk jan bazkaria; 16:00 Sorginak neska gaztien kontzertua; eta 17:00 DJ Putzu pintxada kolektiboa

11:00etatik 18:00etara EGUZKILARU: Monterron parkean: tirolina, eskalada, ur bideak, kutxa dorrea, 0-4 urtekoentzako gunea, jolas erraldoiak, zuhaitzetatik zintzilik eta 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

EGUZKILARU: Biteri plazan: Puzgarria, ohe elastikoak, aurpegi margoketa, sormen txokoa…, 13:00etan Eguzkilaruren etorrera eta makalaren igoera, eta 13:30ean Apar festa.

12:00etan TRIKITILARIekin eta TXISTULARIekin KALEJIRA

12:00etan Portaloian “Zeuk iñ zeuk jan” BAZKARIAren prestaketa

12:30ean BERTSO JAIALDIA Arotz plazan AED-k antolatuta. Bertsotan: Irantzu Idoate Funosas, Etxahun Lekue Etxebarria, Joanes Illarregi Marzol eta Ane Zuazubiskar Iñarra. Gai jartzailea Olatz Zuazubiskar Iñarra

12:30ean Arrasateko trikitixa eskolarekin KALEJIRA

13:00etan KALEJIRA HERRIKOIA txistulariekin

14:30ean “Zeuk iñ zeuk jan” kuadrilen arteko BAZKARI HERRIKOIA Portaloian. Udalak sagardo kupel bat jarriko du partehartzaileentzat

16:00etatik 18:00etara “Zeuk iñ zeuk jan” bazkariaren ondoren Bazkalostea Portaloian Joxe Mendizabal soinujoleak girotuta

18:00etan Txosna batzordeak antolatuta Palestinar herriaren aldeko argazki herrikoia Portaloian eta ondoren karropoteoa

18:30ean ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA. Antolatzailea: Bergarako zezenak

19:00etan PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna Monterronen

22:00etan KONTZERTUAK txosnagunean BELE, MARUXAK eta BRIGADE LOCO taldeekin

22:30ean Herriko plazan OIHAN VEGArekin DISKOFESTA

Ekainak 26, ostirala:

8:30ean DIANA ARRASATEKO GAITEROEKIN

9:00etan ENTZIERROA. Aurreko eguneko ibilbidetik; gero, zaleentzat bigantxak zezen plazan

11:00etan ETXAFLEROAK Herriko plazatik

11:00etan Arrasateko ERRALDOIEN ETA KILIKIEN KONPARTSAREN kalejira

12:00etan Herriko plazan EUSKO LABELEKO PRODUKTUAK DASTATZEA Goikobalu abesbatzaren laguntzarekin

19:00etan Zaldibar frontoian Roller, BMX eta Scooterren FREESTYLE SHOW ikuskizuna

20:00etan KONTZERTUA Herriko plazan: LA PERRA BLANCO

22:00etan KONTZERTUA txosnagunean: ETXEPE, LA TXAMA eta MERINA GRIS

Ekainak 27, larunbata:

KONTZERTUA eta “HAUSPOA eta TUNELA” dokumentala MONTERRON parkean. GORKA HERMOSA hainbat talde eta bakarlarien laguntzarekin: Zumarragako Trikitixa, Garikoitz Mendizabal, Iñaki Barrena, Ines Osinaga, Maixa Lizarribar, Irati Gutierrez, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Trikitixa Eskola, Ttakun eta Kepa Junkera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen