‘Eskoziarrak’ ez dira aurten ariko, danborradak “zailtasunak” gaindituz, Ekainaren 24an ospatu dadin

0
2756

Artxiboko argazkia eta beheko testua: Eskoziarren konpainia.

Tamalez aurten ez dira “GORA ESKOZIA” oihuak San Juanetako danborradan entzungo 44 urte jarraian (Covid-an urtea kenduta) Ekainak 23ko gauak alaitzen eta danborran burrundaraz astintzen duen konpainiak atseden hartuko du. Atseden ez gogo faltagatik, atseden, etsita egoteagatik, 2025eko uda osteko Eskoziarrek proposatutako eskaera baten inguruko bilera, hausnarketa, etab-en bueltan gertatutakoagatik.

Gure ikuspuntutik, Ekainak 23ko egitarauak gainezka egiten duela uste dugu, eta ekintza hauek aurrera eramateko zailtasunak egoten dira, bai antolakuntzan, bai herriko partaideen artean, eta nola ez ikusleengatik. Ondorioz aspaldi daroiagu danborrada Ekainak 24ra data aldatzeko eskaera egiten.

Hainbat konpainiek begi onez ikusten dute aldaketa proposamen hau ere, euren partaideen arteko barne-galdeketa egin ondoren galdeketa horren emaitzak bileretara ekarri baitituzte, zoritxarrez beste konpainia batzuetan partaide askok ez dute jaso azken proposamenaren berririk. Proposamen hau hainbat kanpo- eta barne-eragilek begi onez ikusten dute, euren iritziz herritar gehiagok danborradan ikuskizunaz gozatzea eta partaidetza hobetuko litekeelako, eta garrantzitsuena, danborradan jarraipena bermatu eta belaunaldi berriendako erakargarriagoa izateko.

Diogun bezala, tamalez, beste ikuspuntu batzuk ezin izan ditugu gure proposamenera bideratu, agian, urteren baten proba egin genezake, ezta?? Ondorioz nekatuta eta etsita sentitzen garenez, ez, ez gara Zaldibarren izango.

Beraz, ondo pasa San Juanak 2026, ea 2027an elkar ikusterik daukogun.

GORA ESKOZIA!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen