Gazte Olinpiadetako bazkarirako txartelen salmenta eta taldeen zozketa ostegunean egingo dira

0
1448

Arrasateko Gazte Olinpiadak ate joka ditugu dagoeneko eta giroa berotzen joateko, ostegun honetan egun handi horretako bazkarirako txartelen salmenta egingo da ostegun honetan Arrasate Rugbi Taldeak Herriko Plazan jarritako karpan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Era berean, Gazte Olinpiadetan parte hartuko duten taldeen zozketa ere leku berean egingo dute, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ekitaldia sarean zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo den arren, antolatzaileek parte-hartzaile eta gazte guztiak karpara hurbiltzera gonbidatzen dituzte, giro ederrean ospatuko den ekitaldi honekin elkarrekin eta batera gozatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen