Heriotzan eta doluan laguntzeko 20 ordutako prestakuntza saioa eskainiko dute

0
1220

Arrasateko Udalak, ZainSare egitasmoaren baitan eta Grupo SSI-ko Home Care Lab-ekin lankidetzan, “Heriotzan eta doluan laguntzea eta horietarako prestatzea” izeneko prestakuntza-jarduera abiaraziko du. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren babesa du.

Arrasateko ZainSare gunean, zaintzan espezializatutako gizarte-lan orientazioa, informazioa, autozainketa eta elkarri laguntzeko sareak sustatzeaz gain, enplegu eta garapen profesionalerako prestakuntza eskaintzen da, Arrasaten dauden eragileekin batera.

Prestakuntzaren xehetasunak
Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du guztira, eta heriotza zein dolu prozesuetan laguntza eta prestakuntza eskaintzea du helburu. Saioak honako egun eta ordutegian izango dira:

  • Egunak: Maiatzak 23 eta 30, eta ekainak 6 eta 13.
  • Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara.
  • Lekua: Bastida Akademia (Arabako Etorbidea 3, 1. solairua, Arrasate).

Parte hartu nahi duten herritarrek Judit Garciarekin jarri behar dute harremanetan informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 747 42 58 56 telefono zenbakira deituta. Plaza mugatuak daude eta onarpena izen-ematearen hurrenkeraren arabera egingo da.

Ekimen honekin, Arrasateko Udalak zaintzaren inguruko sareak indartzeko eta bizitzaren amaierako prozesuetan laguntza kualifikatua bermatzeko konpromisoa berresten du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen