Jertsea jantzita izan bada ere, giro goxoan ospatu dute Musakolako herri bazkaria

0
3661

Maiatzak hori du gurean, urte batean mauka motzetan eta abanikoa eskuetan egon zaitezkeela eta hurrengoan jertsea nahiko ez eta txamarra ere gainean behar duzula gustura egoteko. Iaz kamiseta arrosak nagusi izan baziren, aurten neguko txamarren kolore iluna gailendu da San Isidroko karpa barruan, baina bazkaltzera gerturatu diren 350 auzokideek giro goxoan egin dute urteroko herri bazkaria. Tenperatura baxuagoekin, baina giroa, musika eta algarak betikoak izan dira gaur Musakola-Ziorlako bizilagunen bazkaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen