Arrasateko sexu-erasoa salatu du Udalak, eta mobilizatzera deitu du

0
2758


Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Udala.

Arrasateko Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu dute honako adierazpena:

Arrasateko Udalak irmoki salatzen du urte hasieran herrian gertatu eta berriki emakume batek salatu duen sexu-erasoa.

Sexu-erasoa jasan duen emakumeari zuzeneko elkartasuna eta babesa adierazten dio Udalak eta indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak bere eskura jarri ditu.

Gaineratu, datozen egunetan, herriko Mugimendu Feministak deituko dituen mobilizazioekin bat egitera deitzen duela, eta herritarrei bertaratzeko gonbita eta eskaera luzatzen diela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen