Ziorlako Jaien Batzordeak egitarau gozagarria prestatu du

0
3970

Argazkia, kartela eta egitarauaren irudiak: Jai Batzordetik.

Berritasunen artean motoen erakustaldiko formatoa, Matraila taldearen boxeo erakustaldia eta txakurrak trebatzeko saioa daude. Erraldoein kalejira aurten igande eguerdian ospatuko da.

Hortaz gain, ohiko ekitaldi jendetsuak ere ospatuko dira auzoan zehar, tartean ikurrinen igoera, boloa, bazkari herrikoia, sokatira edota kontzertuak. Puntu Morea karpan bertan izango da ostiralean eta larunbatean.

Xaiborrek auzoa alaitzen jardungo du eta herri-kirolak ez dira faltako. Hona hemen Jai Batzordeko lagunek antolaturiko egitaraua:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen