Txatxilipurdik udaleku irekietarako hezitzaileak bilatzen hasi du kanpaina

0
2004

Txatxilipurdik udaleku irekien antolaketa abiatu du dagoeneko, eta aurtengo udarari begira hezitzaile bila hasi dela jakinarazi du. Elkarteak azaldu duenez, udalekuak uztailaren 1etik 22ra bitartean egingo dira, astelehenetik ostiralera, Arrasaten.

Artxiboko argazkia: Txatxilipurdi.

Udalekuetako hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte edo gehiago izatea, euskara jakitea, Txatxilipurdik antolatutako formazio saioan parte hartzea eta Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.

Bestalde, hautaketa prozesuan zenbait irizpide hartuko dira kontuan, besteak beste begirale titulua izatea, ikasketak, aurretiko esperientzia eta lanerako prestutasuna.

Interesa dutenek informazio hau bidali beharko dute udalekuak@txatxilipurdi.eus helbidera: curriculum-a, begirale edo zuzendari tituluen kopiak (izanez gero) eta izen emate orria behar bezala beteta, azken hori Txatxilipurdiko webguneko albistean eskuragarri dagoelarik. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna maiatzaren 10a izango da.

Halaber, elkarteak jakinarazi duenez, udalekuetan hezitzaile gisa aritzeko derrigorrezkoa izango da aurrez antolatuko den formazio saioan parte hartzea. Saio hori maiatzaren 23an egingo da, egun osoz.

Argibide gehiago nahi dutenek 943 79 54 46 telefono zenbakira deitu dezakete.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen