Sin+ taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Arrasateko Irati tabernan, gaueko 11.00ean. Iaztik zazpikotea den taldeak, 41 urte daramatza euren kantuekin bazterrak girotzen eta martxoaren 27 Aterpen hasi zuten aurtengo denboraldia. San Andreseko festetako zitari ere ez diote hutsik egingo.




