Kubarekin elkartasuna: oinarrizko materialen bilketa martxan

0
1619

Kubako herriari laguntzeko elkartasun kanpaina zabalagoa aurkeztu dute, oinarrizko materialen bilketaz gain, egoera politiko eta sozial larriari erantzuteko deia eginez. Antolatzaileen arabera, Kubak bizi duen krisia AEBen blokeoaren ondorio zuzena da, eta horrek erregai falta, itzalaldi orokorrak eta oinarrizko produktuen eskasia eragin ditu.

Testuinguru horretan, nabarmendu dute Kubak urte luzez nazioarteko elkartasunaren eredua izan dela, medikuak mundu osora bidaliz eta pandemiaren garaian txertoak partekatuz. Horregatik, orain euskal gizarteari dagokiola uste dute elkartasun hori itzultzea.

Kanpainaren ardatz nagusietako bat material bilketa izango da. Osasun arloko produktuak lehenetsiko dira, 2027ko ekainetik aurrera iraungitzen diren botikak, ekipamendu medikoa eta tresneria kirurgikoa barne. Era berean, elikadura-osagarriak -bitaminak, mineralak eta Omega 3 bezalako gantz-azidoak- eta elikagai ez galkorrak jasoko dira, hala nola arroza, lekaleak, pasta edo kontserbak.

Horrez gain, higiene produktuak, kirol materiala, eskolako tresnak eta garbiketa materiala ere bilduko dira, Kubako eguneroko beharrei erantzuteko helburuarekin. Antolatzaileek zehaztu dute testu-liburuak eta entziklopediak ez direla onartuko.

Berrikuntza gisa, diru ekarpenak egiteko aukera ere zabaldu dute, plaka fotovoltaikoak erosteko. Ekimen horren bidez, uhartean pairatzen diren energia arazoei aurre egiten lagundu nahi da.

Azkenik, herritarrei dei egin diete bilketa-puntuetara hurbildu eta ekarpena egin dezaten, elkartasun internazionalista praktikara eramateko unea dela azpimarratuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen