Gure Eskuk ‘Herritu’ ekimenaren aurkezpen irekia egingo du

0
1684

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Gure Esku.

Kaixo lagun,

apirilaren 23an, 18:30ean, Gure Eskuk, Ferrerias kalean duen lokalean, herritarrentzat, “Herritu” ekimenaren aurkezpen irekia egingo du.

Zer da “Herritu”?

Euskal komunitatea osatzeko norbanako ekintza da. Autoafirmazio ariketa bat, alegia, non txartela izango den euskarri nagusia eta hau indartzeko, agerian eramateko, Euskal Herriko armarria duen pin bat ere izango dugun.

Norbanako bakoitzak beteko ditu bere txarteleko datuak eta ez dira inongo datu basean gordeko. Sigilu batez osatuko da eta plastikotxo batez lagundu bertan sartzeko..

Txartel digitala egiteko aukera ere izango du nahi duenak www.herritu.eus webgunean erregistratuta.

Hau honela, aurkezpenaren ondoren, ostegunetan, Ferrerias kaleko bulegoetan bertan, 18:00etatik 19:00etara, “Herritu” kide egiteko aukera eskainiko dugu Arrasateko Gure Eskuko kideok.

Horrez gain, aldizka, mahaia aterako dugu kalera jende gehiagorengana heltzeko. Joango gara data eta leku zehatzak zabaltzen erabaki ahala.

Zain izango gaituzu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen