Kirol elkarteei zuzendutako formakuntza saioa antolatu du Arrasteko Udalak

0
1319
Argazkia: Leintz Eskola Kirola

EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola- osasuna) egitasmoaren baitan, Kirol elkarteetako entrenatzaile eta begiraleei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu du Arrasateko Udalak. Izan ere, EKKO programak, ikasle eta familiekin gizarte trebetasunak lantzeaz haratago, komunitatea osasunaren sustapenean babes faktore izatea bilatzen du, eta zentzu horretan, herriko kirol elkarteak komunitateko eragile garrantzitsuak izanik, prebentzio eragile gisa eta balio positiboak sustatzen funtsezko papera dute.

Herriko kirol elkarteek prebentzioan duten garrantzia azpimarratzea, kontzientzia sortzea eta haur eta nerabeekin harreman osasuntsuak, seguruak eta balioetan oinarritutakoak sustatzea da formazio saio honen helburua.

Saioan, besteak beste, kirol testuinguruan haur eta nerabeekin agertzen diren ohiko arazo eta egoeren kudeaketa, eta balioak eta portaera egokiak sustatzeko estrategiak landuko dira.

Formazio saioa apirilaren 27an izango da, astelehena, 18:30etik 20:30era, Kulturateko Loramendi gelan. Saioa euskaraz izango da, “Garaia Osasunerako Sustapena”-ko Ainhoa Lauzirika eta Ixone Akarregiren eskutik.

Izen ematea, apirilak 24ra arte dago zabalik. Plazak baino interesatu gehiago baleude, elkarte bakoitzak erabakiko luke elkarteko zeini eman parte hartzeko lehentasuna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen