Argazkia: Herritar bat.
“Hondakin handien mankomunitatearen funtzionamenduarekiko nire ezinegona agertu nahi dut”, adierazi digu herritar batek.
“Zaborraren tasa beti eta puntualki ordaintzen dugu, eta urte askotan lehen aldiz deitu genuen mankomunitatera astelehenean, hilaren 30ean, hondakin handien inguruan galdetzeko”.
“Horiek uzteko lekua, ordua eta egunaz galdetu genien, eta eurek erantzundakoak bete genituen, baina hurrengo egunean hondakinak jaso barik zeuden, eta hainbateste jaiegun egonda, ez dut uste jasoko dutenik”.
“Gero esango dute pertsonok ez ditugula ordutegiak eta egunak errespetatzen, eta horrela dena konpondutzat emango dute”.




