Arrasatek musikaz eta giro mexikarrez beteriko hainbat ekitaldi hartuko ditu asteburu honetan, Ibai-Artek antolatutako Arrasateko Merkataritzaren Festaren barruan. Hala ere, eguraldi iragarpen txarra dela eta, hasiera batean larunbatean, martxoaren 14an, arratsalderako aurreikusita zegoen kontzertua, martxoaren 29ra, igandera atzeratu da.
Gauzak horrela, asteburuko programazioak honela jarraituko du:
Ostirala, martxoak 13 – Afari berezia eta musika zuzenean
Lehenengo ekitaldia ostiral gauean izango da, 20:30ean, Mondragon Hoteleko Ondare jatetxean. Afari berezia eskainiko da Tolin Mariatxiaren zuzeneko emanaldiarekin eta hainbat ezustekorekin. Afarira joan nahi dutenek erreserba egin dezakete 681 915 082 telefonora deituta edo hotelaren webgunearen bidez.
Larunbata, martxoak 14 – Duo Imperial
Ordua: 13:00etan Lekua: Otalora Lizentziaduna 12 (Txoko 2)
Martxoak 29 Igandea Los Gavilanes
Eguraldi iragarpen txarra dela eta, martxoaren 14rako aurreikusitako arratsaldeko musika-programazioa martxoaren 29ra, igandera, aldatu da.
Ordua: 12:30etan
Lekua: Iturriotz kalea 7 (Izozkitegia)
Euria eginez gero, kontzertua Biteri plazan (gasolindegiaren ondoan) egingo da.
Merkataritza-pasaportea eta zozketak
Bestalde, martxan jarraitzen du merkataritza-pasaporteen kanpainak. Parte hartzen duten saltokietan zigiluak bilduz, herritarrek 100 euroko 20 erosketa-txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, pasaportea osatze hutsagatik opari bat jasotzea ziurtatuta dute.
Ibai-Artek antolatutako Arrasateko Merkataritzaren Festari esker, Arrasateko kaleek musikaz, festaz eta giro bereziz beteriko egun bereziak biziko dituzte.
Ekimena Ibai-Artek antolatu du, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin.
Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.




