Korrikaren aldeko talde-argazkia egitera animatzen du LEKek

0
2067

Artxiboko argazkia: Debagoieneko Korrika Batzordea.

Martxoaren 15ean, AEK elkarteak, Korrikaren harira, Murugainera igoera antolatu du. Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasateko herritarrei dei egiten zaie, gailurrean talde argazki bat egiteko.

Bestalde, LEKek oihartzuna eman dio Euskal Herriko 4 unibertsitatek elkarlanean, jarduera fisiko eta kirol aniztasunean oinarritzearen aldeko adierazpen bateratuari.

Era berean, larunbat honetan LH 5-6. mailetako ikasleek futbol txapelketa jokatuko dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. 

Eta zabalik jarraitzen du 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren seigarren edizioak. “Gozatu eskola kirolaz!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen