Udalak 16 langabe arrasatear eta 2 taldeburu kontratatuko ditu enplegu-formakuntza programen bidez

0
1999

Egitekoen artean izango dituzte Udalaren ardurapeko natur-espazio eta natur bideen mantentze lanak egitea eta Udalaren kirol instalazioetan egokitzapen lanak egitea, batez ere igeltserotza eta pintura lanak.

Arrasateko Udalak 16 langabe kontratatuko ditu «Lan aukera eraikuntza 2» eta «Basolan 3» enplegu-formakuntza programen barruan. Horrez gain, programa bakoitzerako talde buru bana ere kontratatuko da.

Bi programak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Europako Gizarte Funtsaren EGF Plus 2021-2027 Programak finantzatzen dituzte, “Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak» 2024-25 deialdiaren esparruan.

Lana eta formazioa uztartuta, 16 peoi kontratatuko dira, 8 eraikuntza programakoak eta beste hainbeste basolan plangintzarekin.

Bi programen iraupena 6 hilabetekoa izango da, eta lana eta formazioa uztartuko dituzte, %75eko lan-jardunarekin.

Egiteko nagusiak, honako hauek izango dira; «Lan aukera eraikuntza» programan parte hartzen dutenek Udalaren kirol instalazioetan egokitzapen lanak egingo dituzte, batez ere igeltserotza eta pintura lanak.

«Basolan 3» programan hautatutakoek, aldiz, Udalaren ardurapeko natur-espazio eta natur bideen mantentze lanak egin beharko dituzte.

Programen baitan, parte-hartzaileek 107 eta 120 ordu arteko zeharkako formazioa jasoko dute (programaren arabera), lan-merkaturako gaitasunak indartzeko.
Era berean, arlo profesionalari lotutako formazio espezifikoa landuko dute eta 6 orduko orientazio indibiduala ere jasoko dute, laneratze prozesua planifikatzeko.

Programan parte hartu ahal izateko, besteak beste, honako baldintzak bete beharko dira:

*Arrasaten erroldatuta egotea.
*Langabezian egotea eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
*Zaurgarritasun edo bazterketa-arrisku egoeran egotea (DSBE/BGE jasotzaileak, luzaroko langabeak, kualifikazio baxuko pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak, desgaitasuna duten pertsonak, gizarte-bazterketa egoeran daudenak, etab.).
*Gaztelaniazko maila nahikoa izatea.
*Arlo profesionalerako osasun-gaitasuna izatea

Taldeburu bana programa bakoitzean
Halaber, programa bakoitzerako talde buru bana kontratatuko da, 6 hilabeteko iraupenez eta %75eko lan-jardunarekin, Udaleko zerbitzu teknikoen ardurapean.

Eskatutako baldintzak:
* Eskola Graduatua, LH1 edo baliokidea.
* Euskara: 1. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea.
* Gutxienez 10 hilabeteko esperientzia edo formazioa dagokion arloan.
* B gidabaimena.
* Egitekoetarako gaitasun fisikoa eta teknikoa.

Izen-ematea
Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute Lanbideren plataforman (presentzialki edo online), honako eskaintza zenbakietan:
Lan aukera Eraikuntza 2 (8 peoi) – 162026001820
Basolan 3 (8 peoi) – 162026001829
Lan aukera Eraikuntza 2 (taldeburua) – 162026001823
Basolan 3 (taldeburua) – 162026001832

Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 2ra (biak barne).


Lehenengo hautaketa Lanbidek egingo du, baldintzak betetzen direla egiaztatuta. Ondoren, Arrasateko Udalak egingo du azken hautaketa, egokitasun probak eta merituen balorazioa eginez.

Informazioa eta kontsultak
Informazio gehiago Arrasateko Udalaren webgunean (www.arrasate.eus, lan eskaintzen atalean) eta BAZ-Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan:
BAZ – Biztanleentzako Arreta Zerbitzua
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8
Tel.: 943 252 000
Email: baz@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen