Arrasateko IMME elkarteak prestatu du, eta kultura ezberdinetako pertsonek hartu dute parte. Elkarteko lehendakaria Djamile Zereibyk azpimarratu du adibidez “elkarbizitza ez dela inposatzen, eraikitzen baizik”. Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Jasone Giraldo Menendezek nabarmendu du justizia sozialaren garrantzia.

Ordezkari instituzionalei dagokienez, Udaleko, Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariak izan dira, baita Emakunderen zuzendaria ere.
Ramadana “islamiar egutegiko hilabeterik garrantzitsuena, eta emakumezko zein gizonezko musulmandarren garai esanguratsuenetako bat”.

Baraualdia egiteaz gain, “introspekzio, otoitz eta bizikidetza sasoi bat da, praktikatzen dutenen egunerokotasuna eraldatuz”.
Gaurko ekitaldiak asmo izan du “antzinako praktika hau euskal gizartearen zati bati gerturatzea, Arrasateko herrikideei”.

Hain zuzen, “helburua izan da kulturak eta pertsonak mahai baten inguruan hurbiltzea”. Djamila Zereiby IMMEko sortzaile eta lehendakariak hitz egin du “emakume gisa, herrikide moduan, gizarte honen parte bezala”.

Eskerrak eman ditu hainbat hizkuntzatan, izan ere, bertaratutako pertsonen presentziak “aitortza, errespetua, benetako bizikidetza sinesten dugula esan nahi ditu”.
Ramadaneko unerik ederrena da “baraualdia elkarrekin eteten dugunean, izan ere, iftarra komunitatea da, mahai partekatua da, ospitalitatea, eta beste pertsonari ‘hemen zuretzat toki bat dago’ esatea”.

Afariak elkartu ditu “kultura, pentsakera, sinesmen ezberdinetako pertsonak, eta hau elkarbizitza da”.
IMME elkartea “konbikzio argi batekin jaio zen: emakume musulmandarrek ez dugu baztertuta bizi nahi, elkar parte hartu, aportatu, orainaren parte aktiboa izan nahi dugu, baita Euskadiko etorkizunarena ere”.

Garai hauetan “erraza da bereizten gaituena seinalatzea, baina gaurko gauak zerbait boteretsuagoa erakusten du: batzen gaituena indartsuagoa dela”.
“Bakean bizitzeko desioak batzen gaitu, berdintasunak, justiziak, errespetuak”.

“Erakundeak (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Emakundek) eta gizarte zibila musulmandar komunitatearekin esertzen direnean, mezua argia da”:
“Hemen guztiontzako tokia dago, hemen ez dago inor soberan, hemen aniztasunak ez du bereizten, aberastu baizik”.

Djamila Zereibyk nahi bat partekatu du “Iftar hau ez dadila afari bat soilik izan, adierazpen irmo bat baizik, Euskadi anitz batean sinesten dugunaren adierazpena”.
“Euskadi batean non emakume, gizon, neska eta mutil bakoitzak lekua izan dezala, bere identitateari uko egin barik”.

Izan ere, “elkarbizitza ez da inposatzen, eraikitzen baizik. Eraikitzen da elkar begiratuz, elkarri entzuten eta mahaia partekatuz”.
Halaber, eskerrak eman dizkie “ekitaldia posible egin duten guztiei, eta batez ere, batez ere, boluntarioei, zuen denbora eta konpromisoa jarri dituzuelako proiektu honetan”. Txalo beroak jaso dituzte.

Jasone Giraldo Menendez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu du Arrasaten atzerritar jatorriko pertsonen kopurua “bikoiztu edo gehiago egin dela”, baloratuz “nire ustez horrek esan nahi duela gure herria anitzagoa dela”.
Halaber, gizarte-kohesioa eta bizikidetza bermatzeko erronka nagusia “nire iritziz, eta orain arte horretan aritu gara lanean, nire ustez beste instituzioak ere, justizia soziala da”.
“Aukera-berdintasuna bermatzea lortu behar dugu, horrek eramango gaituelako benetako herri-kohesio batera, inklusiora eta elkar ezagutzara”.





Ramadama Islamiar erlijiotik badator eta erlijio katolikoari ez badiogu lekurik egiten zergatik babestu behar dugu hau???
Aniztasuna bai baina erlijioak KANPORAAAAAA
Integrazioaz hitz egiten dute baina gero beraien seme alabei berien erlijioko izenak eta ohitira oso itxiak erakusten dizkie. Ez dira bat ere integratzen gure kulturan.
Gazteleraz ikasi eta gutxi gehiago egiten dute. Hori ez da gure herriarekiko errespetua.