Udalekuetarako praktikagile deialdia ireki du Txatxilipurdik

0
2290

Beheko testua eta artxiboko argazkia: ‘Txatxili’.

Txatxilipurdin udalekuak antolatzen hasiak gara eta praktikagileen zerrenda bat osatu nahiko genuke aurtengo udaleku itxi zein irekietarako.

Praktikaldia gurekin egin nahi baduzu bidali ondorengo dokumentuak a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera:

-Kurrikuluma
-Hezitzaile fitxa beteta (Txatxilipurdiko web guneko albistean aurkituko duzu).

Bete beharreko baldintzak:

-18 urte edo gehiago izatea.
-Euskaraz jakitea.
-Maiatzaren 23an egingo dugun hezitzaileen formazio saioan parte hartzea. (Formazio saioa egun osokoa izango da).

Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 79 54 46.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen