Zahar-Berriko kideek lehen kontaktua izan dute panderoarekin

0
3088

Zahar-Berriko kideek esperientzia berri bat bizi izan dute aste honetan, pandero ikastaro bat jaso baitute Trikitixa Eskolan, Maixa Lizarribar eta Eneritz Urrutiaren eskutik. Euskaldun zahar eta berriak biltzen dituen elkartetik adierazi digutenez, «gure lehen kontaktua izan da panderoarekin eta oso dibertigarria izan da erritmo ezberdinak ikastea». Era berean, euren esker ona adierazi nahi izan diete musikariei, «gu hain goxo hartzearren».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen