Jai giroak plaza hartu du Santamas bezperan, dantza eta erraldoien artean

0
1960

Gaur arratsaldean Santamas bezperan herrian hainbat ekitaldi egin dira. Biteri plazan egindako dantzaldia eta Herriko Plazako erraldoi eta kilikien saioa izan dira protagonista nagusiak, biharko egun handiaren atarian.

Dantza eta musika Biteri plazan

Arratsaldeko 18:00etan hasita, Biteri plaza euskal musikaren eta dantzaren erdigune bilakatu da. Santamasetako dantzaldian herritar ugarik parte hartu dute, belaunaldi ezberdinetako arrasatearrak elkartuz. Giroa berotzeaz Arrasateko Musika Eskolako trikitilariak, gaiteroak, txistulariak eta Olatz musika akademiako kideak arduratu dira. Bertaratutakoek zazpi jauzi eta beste hainbat dantza tradizional dantzatzeko aukera izan dute, jaietako espiritua herrigunera zabalduz.

Erraldoiak, kilikiak eta jendetza Herriko Plazan

Herriko plaza jendez lepo egon da. Kalejira herraldoiak, gaiteroek lagunduta, ikusmin handia piztu du. Konpartsako erraldoiek euren dantzak eskaini dituzte eta kilikiek, ohi bezala, txikienen artean zirrara eta jolasa eragin dute.

Meri Xendo aurkeztu dute

Arratsaldeko ekitaldiei amaiera emateko, Meri Xendo txerriaren aurkezpen ofiziala egin da. Bihar, abenduak 22, izango da Santamas eguneko protagonista nagusia eta gaurkoan herritarrek gertutik ikusteko aukera izan dute, biharko egun osoko festari bide emanez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen