Irudia eta beheko testua: Ibai-Arte.
Arrasatek Half Nelson’s taldearen kontzertua hartuko du gaur, Ibai-Artek antolatutako Gabonetako Kanpainaren eta Arrasate Blues agendaren barruan; saioa ez baita bertan behera geratuko euriagatik.
Eguraldiak hobera egiten ez badu, zuzenekoa Sebero Altube plazan jarritako karpara eramango da, eta horrela, kontzertuaren garapena, publikoarentzako gune estali eta eroso batean bermatuko da.
Half Nelson’s taldea, bluesaren, rhythm & bluesaren eta sustraiko rockaren artean mugitzen den taldea da, zuzeneko sendo eta hurbilekoa duena, artifiziorik gabe gozatzeko pentsatua. Genero klasikoak eta jarrera fresko eta zuzena uztartzen ditu bere proposamenak, publikoaren gozamenerako eta kontzertu mota honen ezaugarri den kaleko girorako oso bideratuta.
Kontzertu hau Arrasate Blues ekimenaren programazioaren parte da. Ekimen honek zuzeneko musika herritarrengana hurbiltzearen eta tokiko merkataritza eta kultur bizitza dinamizatzearen aldeko apustua egiten du.
Ibai-Artetik euriagatik kezkatu gabe hurbiltzeko deia egiten diogu jendeari; izan ere, kontzertua berdin-berdin ospatuko da, behar izanez gero lekua egokituz.
Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin.
- Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.




