Txerri Dantza eta neguko kantak, Arrasate Herri Eskolako ikasleen eskutik

0
2827

Arrasate Herri Eskolako ikasleek neguari ongietorria eman diote aste honetan, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan egindako ekitaldi berezi batean. Bertan, Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleak elkartu dira, irakasleekin batera, “Txerri Dantza” dantzatzeko eta neguko kanten emanaldia eskaintzeko.

Arratsaldeko 15:30ean hasitako ekitaldian, ikasleek beltzez jantzita hartu dute parte, eta plazan bildutako familien aurrean aritu dira dantzan eta kantuan. Giro alaia eta parte-hartzailea izan da nagusi, familiek ere abestietan parte hartu baitute, eskola-komunitatearen batasuna agerian utziz.

Emanaldiari amaiera emateko, ikasleek, irakasleek eta bertaratu diren guztiek elkarrekin kantatu dute “Etxe honetan” abestia. 

Bestalde, Gabonetako ospakizunek jarraipena izango dute eskolan. Ostiralean, abenduaren 19an, Arrasate Herri Eskolan Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete, eta hainbat jarduera antolatuko dituzte, hala nola taloak eta txistorra prestatzea, zikloen arabera. Ospakizun hau ikasle eta irakasleek elkarrekin egingo dute.

Ekimen hauekin guztiekin, Arrasate Herri Eskolak euskal kulturaren transmisioa eta komunitatearen parte-hartzea sustatzen jarraitzen du, herriko plazak eta eskola bera elkargune bihurtuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen