Landa auzoetako bizilagunentzat taxi eta Lurraldebus zerbitzu berezia Santamasetan 

0
2248

Santamasetan garraio publikoen errefortzu berezia egongo da Arrasaten, abenduaren 21 eta 22 gauetan. Helburua da herritarren joan-etorri seguruak bermatzea, kotxea hartzea ekidiz, eta herritarren mugikortasun iraunkorrak bermatzea. Taxi zerbitzua 22:00etatik 08:00etara izango da, aurrekoetan egin bezala, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da eta taxistekin hitzordua adostu.

Landa auzoetarako Udalaren taxi zerbitzua

Arrasateko Udalak Santamasetarako taxi zerbitzua jarriko du landa auzoan bizi diren bizilagunentzako. “Bigarren urtea izango da martxan jarri genuela landa auzoetarako taxi zerbitzu berezia, eta, azken jaietan izandako arrakasta ikusita, zerbitzua errepikatzea erabaki dugu. Modu honetan, landa auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu” adierazi dute.

Zerbitzua adin guztietako pertsonentzako izango da, betiere landa auzoarekin konektatzeko bada. Zerbitzua soilik emango da Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar edo herriko beste landa gune batzuetan kokatutako baserrietara mugitzeko. Atez ateko zerbitzua eskainiko da bidaiarien segurtasuna bermatzeko.

Euro bateko ordainketa sinbolikoa egin beharko du pertsona bakoitzak. “Modu honetan, autobus zerbitzuarekin parekatuko dugu zerbitzua” azaldu dute Udaletik.

Lurraldebus zerbitzu berezia gauean

Ohikoa den bezala, Santamas jaien harira, Lurraldebus zerbitzu berezia izango da gauean, eskualdeko herrien artean. Abenduaren 21etik (igandea) 22ra (astelehena) bitarteko gauean eta abenduaren 22tik 23ra bitarteko gauean DG40G eta DG41G lineetako gaueko zerbitzuak eskainiko dira, larunbat gauetan egiten den bezala

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen