“Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista” lemapean mobilizazioak bihar

0
1889

Aurten Euskal Herriko mugimendu feminista “Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista” lemapean mobilizatuko da lurraldearen luze zabalean. Biharko Arrasateko mugimendu feministak antolatutako mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute, 12:00etan eta 18:30ean Herriko Plazan.

“Indarkeria matxista, hamaika formetan ikus dezakegu gure egunerokotasunean, eta aurtengoan horiek sostengatzen dituzten egiturak, konplizitate sareak eta anaidiak salatzera aterako gara kalera”.

“Konplizitate eta anaidia sare horiek, paktu patriarkalak dira. Konplizitate eta isiltasun sareak dira, eta bertan gizonez gain, bestelako egiturek ere parte hartzen dute; indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartzen ez dituzten erakundeak, alegia, eta tartean, justizia sistema, non babesgabe eta inongo sinesgarritasunik gabe uzten gaituen etengabe”.

“Erasoen aurrean kalean, etxeetan, lantokietan, jai guneetan, ikastetxeetan, lagunartean… erresistentzia feminista antolatu eta indartu behar dugu.”

“Azaroaren 25a memoria eta borroka egun bat da, indarkeria matxistaren aurrean eta berau sostengatzen duten sareen aurrean, aski da esan, autodefentsa feminista aldarrikatu eta konplizitate sare feministak aktibatzeko eguna, gizonak eta instituzioak interpelatzearekin batera.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen