Arizmendiarrieta Fundazioa lagun, lan-baimenei buruzko ekitaldia antolatu du Caritasek

0
1794

Pertsona migratzaileen inguruko hitzaldia zein mahai-ingurua egingo dira Gipuzkoako ganberan.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: AF.

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa eta Caritas Gipuzkoa ari dira elkarlanean antolatzen azaroaren 26ko hitzordua.

Hitzaldia Victor Monreal de la Iglesiak emango du, Lan eta Gizarte-Segurantzaren Gipuzkoako ordezkari territoriala. Ondorengo mahai-inguruan ondorengo ordezkariek izango dute hitza:

Elena Perez Barredo (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte-Segurantzako kontseilariordea), Caritas Gipuzkoa, Campezo Obras y Servicios, eta Fundacion Zorroaga.

Ekitaldi bikoitza goizeko 09:00etan hasiko da eta 11:00 aldera amaitzekoa da. Izen-ematea zabalik dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen