Santamasetako herri-bazkarirako tiketak azaroaren 28an jarriko dira salgai

0
2072

Urtero bezala, Santamas egunean herri bazkaria egingo da, beste behin, jaietako hitzordu nagusietako bat. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Musakolako kiroldegian egingo da, goizeko giroari amaiera eman eta arratsaldeko ekintzetarako indarrak hartzeko. Bazkarirako tiketak azaroaren 28an jarriko dira salgai, Uarkapeko takilan, 19:00etan. Prezioa 23 eurokoa izango da, eta pertsonako gehienez bost txartel erosi ahal izango dira. Antolakuntzak gogorarazi du bazkarira sartzeko parte-hartzaile guztiek beren tiketa aurkeztu beharko dutela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen