A25eko egunean indarkeria matxistaren aurkako ekintzak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak

0
2097

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean, Debagoieneko Ikasle Abertzaleak egitarau berezia antolatu dute kontzientziazioa lantzeko eta matxismoaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.

Goizeko 10:15ean, elkarretaratzeak egingo dira Gaztelupeko eta institutuko sarreretan, ikasleek eta hezkuntza-komunitateko kideek indarkeria matxistaren aurka duten gaitzespena modu kolektiboan adierazteko.

Ondoren, 11:00etan, tailer berezi bat eskainiko da Gaztetxean, IAko eta Itaia-ko kideen eskutik. Bertan, gazteek indarkeria matxistaren egiturazko formak, prebentzio tresnak eta erantzun komunitarioak landuko dituzte, hezkuntza eraldatzailea ardatz hartuta.

Antolatzaileek nabarmendu dute hezkuntzak funtsezko papera duela matxismoari aurre egiteko, eta ikasleak gonbidatu dituzte ekitaldietan parte hartzera, “Matxismoari aurre egiteko ezinbestekoa da ikasleok antolatu eta heziguneak hartzea. Animatu eta gerturatu!.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen