AM Bandak ostiralean entsegu orokorra egin zuen eta gaur eguerdian eskaini du kontzertua San Frantzisko elizan.
Izan ere, datorren zapatua Santa Zezilia izango da eta musikariek bere omenezko ekitaldia egin dute, Iker Markiegi zuzendari. Hona hemen gaurko egitarauko piezak:
Pepita Greus (Pascual Pérez Chovi), Los Gavilanes (Jacinto Guerrer), Concerto d ́Amore (Jacob de Haan), Gladiator (Hans Zimmer) eta Satchmol (Ted Ricketts).

Ikus-entzuleek eliza goraino bete dute eta txalo beroak eskaini dizkiote musika taldeari. Hona hemen ekitaldiko hainbat irudi.




