Palestinar Herria laguntzeko azoka egin du IMMEk (Emakunde Saria 2024)

0
2326

Jatorriko ezberdinetako produktu anitz izan dira erosgai Seber Altuben, helburu nagusi batekin: Palestinar Herria laguntzea. Izan ere, “Palestina zapalkuntza eta kolonizazioa sufritzen ari da, baita beste herri batzuek ere, Mendebaldeko Saharak esaterako”.

Merkatu solidario hau urtero antolatzen eta aurrera eramaten du IMMEk, urte bakoitzean kausa bat hautatuz, aurten Palestinar Herria.

Izan ere, “Palestinar Herria zapalkuntza eta kolonizazioa sufritzen ari da, baita beste herri batzuek ere, Mendebaldeko Saharak esaterako”.

Zapaldutako herri hauen alde “aldarrikatzen jarraitu behar dugu nazioarteko komunitatea mugitu dadin”.

Urteroko azoka honek diru laguntza jasotzea du helburu eta “ondoren diru hori kausa hauen alde zuzenean lan egiten duten elkarte solidarioetara zuzentzeko. Horretarako, eurekin harremanetan jartzen gara”.

IMMEko ordezkariak, Djamila Zereibyk baieztatu du “migratzaileok horrelako ekimenetan parte hartu behar dugula, gure lana eta betebeharra direlako. Izan ere, gu ere lagunduak eta ulertuak izaten gara”.

“Erakutsi gura dugu migratzaileok ere solidarioak garela eta nazioarteko gaiak lantzen diren guneetan ere badihardugula”.

Azokan jatorri ezberdineko produktuak aukeran eta erosgai izan dira, tartean arabiar gozokiak edota bigarren eskuko arropa eta zapatak. Azoka zabalik izan da goizez eta arratsaldez.

Gogoratzekoa da elkarte arrasatear honek (Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak) iaz Emakunde Saria jaso zuela, AMUGE elkartearekin batera (Euskadiko Emakume Ijitoak Sustatzeko eta Ahalduntzeko Kulturarteko Elkartea).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen