Talde zuri-morea, Beasainen 2 eta 4 irabazi ondoren, gaur Mojateira itzuli da sailkapeneko ‘oilar’ baten aurka jokatzeko.
Zumaiako azken minutuetara arte aurretik iritsi da markagailuan. Jokaldietako batean zumaiarren atezainak eta defentsa batek tupust egin dute, Mondraren falta egon barik, baina arbitroak partidua gelditu du.
Aipatzekoa da ere talkaren ondorioz Mondrak baloiaren jabetza lortu duela eta gola sartzeko aukera argia zeukala.
Gainera Zumaiako bi jokalariek ez dute arazo nabarmenik izan partiduan jarraitzeko. Epailearen erabakiak etxeko taldearen eta zaleen haserrea eragin du.
Partidua azkenean 0 eta 1ekoarekin amaitu da eta aurrera begira, Mondrak derbia izango du Bergaran datorren asteburuan, benga aupa Mondra!
Albistea osatzen gabiltza




