Ginka Biloba taldeak lehendabiziko diskoa landu eta aurkeztu du

0
2768

Ginka Biloba 2023an Arrasaten sorturiko taldea dugu, eta Olatz Urkia (baxua), Iker Leibar (bateria) eta Julen Ribasek (kitarra eta ahotsa) osatzen dute.

Hirurak aurrez beste zenbait musika-proiektutan arituak dira, Olatzek esaterako Muskarian parte hartu zuen, baita ondoren Ozen taldean Julen eta Ikerrekin batera.

Taldea 2009an desegin zen baina 2023an lehen urratsak ematen hasi ziren talde gisa elkartzeko. Horren fruituetako bat izan da aurtengo Sanisidrocken emandako kontzertua.

Ildo honetan, euskarazko zortzi kantu landu eta osotu dituzte, baita Zestoako Gaztain Estudiotan diskoa grabatu ere, ‘Ginka Biloba’ izenekoa. Hona hemen lanaren zortzi fruituak, aurrera Ginka Biloba!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen