Gaur goizean egin da Arrasate-Gatzaga martxaren edizio berria, 20 lagun inguruk parte hartu dute eta giro ezin hobean egin dute martxa. Ohikoa den moduan, martxaren helburua ez da lehiatzea izan, baizik eta elkarrekin gozatzea, bakoitzak bere erritmoan.
Parte-hartzaileek Goizalde kafetegian egin dute lehen hitzordua goizeko 10:00etan, eta Irati tabernako plazatik abiatu dira 10:30ean. Martxan zehar, Atxabaltan (10:50) eta Eskoitzan (11:10) batu dira beste parte-hartzaile batzuk, eta guztiek batera egin dute ibilbidea Gatzagaraino.
Gorosarrin urtero bezala ura eta fruta banatu dituzte, eta Gatzagan, helmugan, luntxa prest izan dute bertakoek, parte-hartzaileei harrera beroa egiteko. 13:00etan heldu dira Gatzagara eta ondoren talde argazkia, dutxa eta bazkaria egin dute ohiko moduan. Gatzagako herriak eskertu ditu antolatzaileak otar banakin eta parte-hartzaile guztiak hamaiketako eder batekin.









