Saharar komunitateak AEBen asmoak salatu ditu 2. egunez jarraian

0
1617

Arrasateko Saharar Elkarteak deituta, elkarretaratzeak aldarrikatu du “herri sahararra eta bakarrik herri sahararra dela bere etorkizuna erabakiko duena!”.

Atzo egin bezala, gaur ere Arrasateko herrikide ugari elkarretaratzea egin du Herriko plazan arratsaldez.

Elkarretaratzea “saharar herriaren autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea kaltetzearen aurka” azaldu da.

Gainera, Arrasateko Saharar Elkarteak salatu du “krimen bat dela saharar herriari herri libre eta burujabe gisa bere lurrean bizitzeko eskubidea galaraztea. Ez izan krimenaren konplize!”.

Halaber, aldarrikatu da “herri sahararra eta bakarrik herri sahararra dela bere etorkizuna erabakiko duena!”.

Ildo honetan berretsi du “ez dugula inoiz uko egingo askatasunerako eta independentziarako gure eskubideei”.

Horretarako “ez dugu onartuko indarraren legea legearen indarrari nagusitzea Mendebaldeko Saharan!”.

“Ez gara geldituko, ez gara isilduko saharar herriaren askatasuna lortu arte!”.

Saharar jatorriko lagunekin batera Ongizate zinegotzia Jasone Giraldo Menendez zein Ekin Emakumeen ordezkaritza bat izan dira, besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen