Elkarretaratzeak Herriko plazan izango dira, eta salatuko ditu Trumpek saharar herriaren gainean dituen asmoak.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko bilkura “saharar herriaren autodeterminaziorako eta independentziarako eskubidea kaltetzearen aurka” azalduko da.
Gainera, Arrasateko Saharar Elkarteak salatuko du “krimen bat dela saharar herriari herri libre eta burujabe gisa bere lurrean bizitzeko eskubidea galaraztea. Ez izan krimenaren konplize!”.
Halaber, aldarrikatuko du “herri sahararra eta bakarrik herri sahararra dela bere etorkizuna erabakiko duena!”.
Ildo honetan berretsi du “ez dugula inoiz uko egingo askatasunerako eta independentziarako gure eskubideei”.
Horretarako “ez dugu onartuko indarraren legea legearen indarrari nagusitzea Mendebaldeko Saharan!”.
“Ez gara geldituko, ez gara isilduko saharar herriaren askatasuna lortu arte!”.
Ekitaldi irekiak bihar, asteartea (urriak 28), eta etzi asteazkena (urriak 29) egingo dira arratsaldeko 15:00etan Herriko plazan.




